lege oharra.

DATU PERTSONALEN BABESA

Zure datuen arduradun

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamendua) ezarritakoa betez, jakinarazten dizugu zuk emandako datu pertsonalak DATUAK DATUAK DATUAK tratatuko dituela.

Tratamenduaren xedea

Harremanetarako inprimakian emandako datu pertsonalak beharrezkoak dira interesdunak eskatutako zerbitzua berme guztiekin eman ahal izateko, eta xede hauekin erabiliko dira: Marraken produktuei eta proiektuei buruzko informazioa bidaltzea eta eskatutako zerbitzua hobetzeko edo zerbitzuarekin gorabeherarik izanez gero, beharrezkoa bada interesdunekin harremanetan jartzea.

Zenbat denbora gordeko diren

Emandako datu pertsonalak gordeko dira harik eta interesdunarekin harremanetan jartzeko beharrezkoak direla aurreikusi arte eta pertsona horrek webgune honetan kontua izaten jarraitu nahi duen arte.

Erabiltzeko legitimazioa

Harremanetarako datuak ematean interesdunak adierazten duen adostasuna da datuak tratatzeko lege-oinarria.

Hartzaileak

Aurreikusitako xedeak betetzeko, datuak Marraki jakinaraziko zaizkio eta harek ez dizkio datuak hirugarren bati utziko. Datuak uztea beharrezkoa balitz, Marrakek interesatuari bere datuak uzteko berariazko baimena eskatuko lioke.

Eskubideak

Pertsona orok du eskubidea bere datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, datuen erabilera mugatzeko, aurka egiteko edo beste norabait eramateko. Horretarako, goian azaltzen den helbidera idatzi edo marrak[abildua]marrak.eus helbidera mezu bat bidali besterik ez da egin behar eta baliatu nahi den eskubidea adierazi.

Halaber, adierazitako adostasuna une oro bertan behera uzteko eskubidea du. Baimena ukatzeak ez du inolako eraginik izango baimena ukatu aurretik egindako erabileraren zilegitasunean.

Eskubidea du erreklamazio bat jartzeko kontrol-agintariaren aurrean, baldin eta uste badu bere eskubideak urratu direla bere datu pertsonalen babesari dagokionez.

WEBGUNEA ERABILTZEKO BALDINTZAK

Marrak.eus webgunearen bidez erabiltzaileak bere datuak eman behar baditu, erabiltzailea izango da informazio egiazkoa eta legezkoa ematearen arduraduna.  Oro har, webguneko edukiak arduraz, zuzen eta legeari jarraiki erabiltzeko betebeharra du erabiltzaileak, besteak beste, edukiak merkataritza-xedeetarako ez erabiltzeko, edukiak ez aldatzeko eta fede onaren aurkako jardueretan ez erabiltzeko.